PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Proiektuaren helburua laneratze ibilbide pilotu eraginkor bat garatzea da, parte hartzaileei orientazio, formazio, eta kontratu modu berritzaile bat eskainiz eta lanbide bat ikasteko eta gauzatzeko gaitasunak landuz. Bide batez, komunitatearen subjektu aktiboaren rola berreskuratuz.
Ekimen hau Bermeoko Herria Berroneratzeko Proiektu Pilotuaren barruan kokatu zen, eta eskualdeko talde jakin batentzat zein herri osoarentzat onurak sortzearen helburuarekin jarri zen martxan.
Proiektua bi fasez osatu da, lehen bi hilabetetan formazio fasea burutuz (2022ko urriaren amaieratik abenduaren amaierara). Fase honetan, muralgintza eta eraikingintzaren oinarrizko jakintzak irakatsi ziren.
Bigaren fasea , kontratazio fasean (2023ko urtarriletik urrira arte), aurrekoan ikasitakoa praktikara eraman zen, Bermeoko hainbat gune degradatuen mantenua eta apainketa lortuz:
- MURALGINTZA : Nardiz tar Jon kaleko murala, Osasun mentaleko ospitaleko hormaren murala, Eskola publikoetako murala.
- EDIFIKAZIOA: BEHARGINTZAn, Alde Zaharreko hainbat lekutan (Baztarren, Goiko Plazan, kaleen konponketak), eta herriko beste hainbat lekutan (Talan, Kurtzio auzoan, Agirre Auzoan, Askatasun Bidean,….) ere konponketa eta apainketak egin ziren.
EMANDAKO LAGUNTZA: 322.561,39 €
PROIEKTUAREN AURREKONTU OSOA: 356.561,39 €
UDALAREN EKARPENA: 34.000,00 €
AMAIERA-DATA: 2023eko urriak 31